Bihar, maiatzak 4, hileko lehen asteartea izanik, ohiko plenoa giengo du udalbatzak, 19:00etan hasita. Besteak beste, Azpeitia 2030, denon Artean etorkizuna plan estrategikoa onartzea izango dute hizketagai.
GAI ORDENA
1.- Udalaren 2030 Plan Estrategikoa onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde publikoen giza baliabideak arrazionalitzeko plana onartzea.
3.- Teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea ekoiztea helburu duen Azpeitiko Ekindar Koop.S. eraketan parte hartzearen erabakia berrestea.
4.- Udalaren 2021eko aurrekontuan 4. kreditu aldaketaren berri ematea.
5.- Galdera eta erreguak