Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren Atalak egiazta dezake Barrikan aurkitutako gorpuaren hezurrak 30 urtetik 40 urtera bitarteko eta 1,70 metroko garaierako gizonezko batenak direla, eta 10 urte baino gehiago zeramatzatela bertan. Femur batean nabari den kurbadurak herrentasuna adieraz dezake. Ikertzaileek desagertutako pertsonen fitxekin alderatu dituzte datu horiek, baina ez dute inolako emaitzarik lortu. Horren aurrean, herritarren laguntza eskatzen dute gorpua identifikatu ahal izateko.
2021eko urtarrilaren 22an giza hezurrak aurkitu zituzten Barrikako (Bizkaia) Muriola urbanizazioaren inguruan. Hezurren egoerak lekuan 10 urte baino gehiago zeramatzatela adierazten zuen. Gorpuaren ondoan honako jantziak aurkitu zituzten: kamiseta txuria, urdin eta granate koloreko jaspeztatuak dituen artilezko jertse lodia, Osakidetzako jantzi polar urdin iluna, Ami markako larruzko jaka (M neurrikoa) eta Dr. Martens markako bota beltzak (argazkiak erantsi dira).
Desagertutako pertsonen arrasto ugari jarraitu dira, baina orain arte ezin izan da gorpuari buruzko daturik lortu. Horren aurrean, Ertzaintzak eskatu du gorpuaren ezaugarriei buruzko informazioa eta zeramatzan jantzien argazkiak hedabideetara zabal daitezela herritarren laguntza eskatzeko eta gorpua identifikatu ahal izateko.
DESKRIBAPENA
Hezur arrastoak 1,70 metro inguru neurtzen zituen 30 urtetik 40 urtera bitarteko gizon batenak dira. Hezurren ondoan aurkitutako arropa M neurrikoa da, OSAKIDETZAREN logotipoa daraman kirol-jantzia/jaka izan ezik, G neurrikoa baita. Aurkitutako femurretako batek kurbadura markatua dauka. Auzitegiko txostenaren arabera, herrentasunaren seinalea izan daiteke.