Pandemiaren ziozko ezohiko atzerapenak 115 milioi euroko likidezia eragiten du autonomo, enpresa txiki eta mikroenpresetan

0
PRUEBA

Bizkaiko 10.363 langile autonomok, enpresa txikiek eta mikroenpresek COVID pandemiaren ondoriozko ohiz kanpoko bigarren atzerapenari heldu diote, eta 114.827.192 euroko zergen ordainketa atzeratu dute.

COVID pandemiaren ondoriozko ezohiko atzerapena pandemiak sorrarazi duen krisi ekonomikoaren aurrean Foru Ogasunak hartu duen zerga-neurrietako bat da, Bizkaiko sare ekonomikoan likidezia eragite aldera, batez ere sektore ahulenetan.

Aparteko atzerapen horri heltzen dioten pertsonek bederatzi hilabetez atzeratzen dute zergen ordainketa, hiru hilabeteko gabealdiarekin eta zerga-zorra sei zati berdinetan zatikatuz, halako moldez non hileko epeetan ordaintzen baitira.

COVID pandemiaren ondoriozko ezohiko bigarren atzerapen hori urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean eskaini da, eta honela banakatu da:

  • BEZa: 7.656 atzerapen. 77.987.813 euro.
  • Atxikipenak: 7656 atzerapen. 36.251.276 euro.
  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: 11 atzerapen. 16.445 euro.
  • Zerga bereziak: 4 atzerapen. 6.381 euro.
  • Joko-tasak: 2.531 atzerapen. 565.276 euro.

Kopuru horiek 2020ko COVID pandamiaren ondoriozko ezohiko atzerapenari gehituta, neurri horrek 32.666 gerorapen gehitu ditu zergen ordainketan, guztira 229,8 milioi euro.

Beste alde batetik, Bizkaiko 10.000 langile autonomok PFEZaren ordainketa zatikatua ordaintzeko salbuespena jaso dute, 2021eko lehen hiruhilekoan (horri dagokion zenbatekoa 5 milioi euro ingurukoa da). Langile autonomoek ez dutenez jakinarazi behar zatikako ordainketaren salbuespena hartu dutela, bi zifrak aurreko ekitaldietako datuekin alderatuta egindako kalkuluak dira.