Alokatzeko etxebizitzak eskaintzen dizkie Eretzak gazte barakaldarrei

0

Juan Antonio Pizarro Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa Arloko zinegotziak gaur iragarri duenez, Barakaldoko gazteei zuzendutako alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 10etik 28ra arte luzatuko da. Eretza udal hirigintza-sozietatearen jabetzakoak dira eta Serralta zumarkaleko 2. zenbakian daude, Lutxana auzoan.

«Etxebizitza horiek 2012an hasi ziren alokatzen, barakaldarren emantzipazioa errazteko, eta, horrela, bizi-proiektu berri bati ekin ahal izateko. Gaur ildo horretan sakontzen ari gara, eta, izan ere, berriki bultzada berri bat eman diegu alokairua ordaintzeko arlotik gazteei ematen dizkiegun laguntzei «, gogorarazi du Pizarrok.

Lutxanako alokairuko etxebizitzak eskuratzeko eskaerak Eretza kaleko 8. zenbakian dauden bulegoetan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Aurkeztu beharreko dokumentazioa www.eretza.com webgunean kontsulta daiteke.

Juan Antonio Pizarrok azaldu duenez, Eretzak dituen 16 etxebizitzetatik gutxienez 7 hutsik geratu direlako edo datozen egunetan hutsik egongo direlako ireki dute eskaerak egiteko epea. «Bi eta hiru logelako etxebizitzak daude, eta prezioak eskuragarriak dira, hilean 307 eta 400 euro bitartekoak», azaldu du Eretzako presidente den Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta  Arloko  zinegotziak.

Eskatzaile guztien artean zozketa bidez esleituko dira etxebizitzak, eta esleipendun suertatu ez direnak poltsa batean sartuko dira, gainerako pisuak hutsik geratzen badira. Etxebizitza horietan egoteko gehieneko epea 7 urtekoa da, baina alokairua urtez urte berritu behar da.