Balkoian baratza jartzeko doako tailerra izango da igandean Azpeitin

0
Datorren igandean, maitzak 9, helduei zuendutako tailerra eskainiko da Ekoetxean. Balkoian baratzea jarri nahi dutenei zuzenduriko ikastaroa izango da; baratza txiki bat jartzeko pausoak azalduko baitira. 11:00etatik 12:30era izango da eta plaza mugatuak izango dira. Beraz, ikastarora joan nahi duenak maiatzaren 7ra arte du izena emateko aukera Ekoetxean bertan edo 943-81 24 48 telefonora deituta.