Euskadiko erregistro zibilak lege berrira egokituko dira

0
PRUEBA

Apirilaren 30ean Erregistro Zibilari buruzko apirilaren 28ko 6/2021 Legea sartu zen indarrean; Lege berriak 2011ko Legearen zenbait alderdi birdefinitzen ditu, eta horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Zibilak egokitzeko prozesuan daude.

Egingo diren aldaketen artean, lehenik eta behin, Lege berriak ezartzen du Erregistro Zibilaren arduraduna Justizia Administrazioaren letradua izango dela.

Bestalde, hobekuntza teknikoak egitea ere aurreikusita dago, esate baterako, norbanako bakoitzari kode pertsonal bat esleitzea. Kode hori, Erregistro Zibilaren sistema informatikoaren bidez esleituko da, eta NANaren zenbakiarekin zuzenean lotuta egongo da – NANa pertsonak nazionalitate espainiarra duenean, edo kasua bestelakoa bada, beste edozein identifikazio-dokumentu ofiziali lotuta egongo da-. Kode hori pertsonala eta besterenezina izango da, eta Erregistro Zibilarekin egin beharreko izapide guztiak egiteko balioko du. Ondorioz, Erregistro Zibilen sistema informatikoak egokitzen diren heinean, bulego horiek, besteak beste, familia-liburua emateari utziko diote.