280.000 euro alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteek egiten dituzten programa eta ikerketak laguntzeko

0

Gobernu Kontseiluak Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2021eko dirulaguntzetarako deialdia onartu du. Laguntzen helburua pentsamenduaren arlo guztiak, batez ere, politikoa, soziala eta kulturala, aztertzeko, ikertzeko eta garatzeko proiektu, programa edo jarduerak bultzatzea eta sustatzea da. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 280.000 euroko aurrekontua bideratuko du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteek aipatutako jarduera horiek egiteko dituzten funtzionamendu-gastuak finantzatzen laguntzeko.

Dirulaguntzak jasotzeko fundazio eta erakundeek beraien programa edo jarduerari buruzko laburpena, oroitza eta aurrekontua aurkeztu beharko ditu, besteak beste. Iaz Alkartasuna fundazioak, Fundación para la Europa de los Ciudadanos fundazioak, Ramón Rubial fundazioak, Instituto 25 de Mayo para la Democracia-k, Iratzar Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jaso zituzten laguntzak.