GOOGAZ 3.0 Zarautzen

0

Zarauzko Udalak Googaz mugimenduak antolaturiko Googaz 3.0 ekimenean parte hartuko du maiatzaren 8an. Ekimen honen abiapuntua “gazteetatik gazteentzat bertako tokiko merkataritza bultzatzea” da eta horretarako, “Scape The Herria” dinamikaren bitartez, gazte zarauztarrek tokiko merkataritzaren egoera ezagutzeko eta bertara hurbiltzeko aukera izango dute.

Googaz 3.0k proposaturiko ekimen berritzaile honen helburuak hauek dira:

–    Gazteek beren eginkizunak identifikatu eta garatzea, Zarauzko tokiko merkataritzaren erronken aurrean.

–    Talentu gaztea bultzatzea, konpetentzien garapenaren bitartez.

–    Gazteak lurraldeko erronketara hurbiltzea. Tokiko merkataritzaren egoerara, zehazki.

–    Parte hartzaileek ekitaldian sortzen dituzten konponbideak tokiko merkataritzari bideratuko dizkie, horrela, erronketan murgildutako ekimen berriak aktibatuz.

2021ko maiatzaren 8an helduko da Googaz 3.0 mugimendua Zarautzera. Goizeko 10:00etan hasiko da eta amaiera arratsaldeko 20:00etan izango da. Topalekua Gaztelekuan izango da (Zigordia kalea 34).

Ekimen honen lehen fasean, 18 eta 30 urte bitarteko 3 gaztez osaturiko taldeek www.gogaz.eus atarian izena eman beharko dute “Scape The Herria” dinamikan parte hartzeko. Joko hau Zarautzen zehar burutuko da eta, talde lana baliatuz, gazteek tokiko merkataritza bultzatzeko konponbide berritzaileak proposatu beharko dituzte. Googaz 3.0ko epaimahaiak proposamen guztiak baloratuko ditu, eta 2. fasean parte hartuko duen talde irabazlea hautatuko du.

Zarauzko talde irabazlea Gipuzkoako Kopan izango da, Gipuzkoako herri desberdinetako talde irabazleekin lehiatuz. Bigarren fase honetan, zenbait proiektu ezagutuko dituzte inspirazio-iturri gisa, lehen fasean sortutako irtenbideak aberasteko. 2. fasea 3 talde irabazleekin amaituko da, probintzia bakoitzeko bat.

Probintzia bakoitzeko 3 talde irabazleek Europatik zehar 10-15 egunez bidaiatuko dute. Bidaia uztailean egingo da, egoerak ahalbidetzen ba du, eta helburua beste herrialde batzuetako tokiko merkataritza sektorean ematen diren praktika onak aztertzea da. Bukaeran, behatutako joerak memoria batean islatuko dira, ondoren, Zarauzko denda guztiei eskainiz.

Informazio gehiago Gaztelekuan (Zigordia kalea, 34 / 943 00 51 22) eta Googaz-en (www.googaz.eus / googazeuskadi@gmail.com).