Hondakinen gaikako bilketa sustatzeko ‘Birziklatu, zure esku dago’ kanpaina abian da Azpeitin

0
Kanpainaren baitan, eskuorri bat banatzen ari dira eskualdeko etxe guztietara, tartean Azpeitikoetara. Horretaz gain, gainera, datorren ostiral eta asteratean sentsibilizaziorako informazio puntua jarriko dute Azoka Plazan. Maiatzaren 7an, ostiralean, 15:00etatik 20:00etara egongo da; maiatzaren 11n, berriz, 9:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, informazioa eman eta zalantzak argitzeaz gain, tailer eta jolasak ere izango dira.

Azpeitian pixkanaka bada ere, urtez urte, goraka doa hondakinen gaikako bilketa. Horren isla da, 2020. urtean %73a gaika bildu izana. Herritarrek gero eta gehiago eta hobeto bildu eta botatzen dituzte gaika. Hala ere, Urola Erdiko Mankomunitateak, eskualdeko udalekin elkarlanean, gaiako bilketaren inguruko sentsibilizazioan jarraitzen du. Hori dela eta, kanapaina berri bat jarri du abian. Dagoeneko hasi dira gaikako bilketaren inguruko informazioa biltzen duen eskuorria banatzen herriko etxe guztietara. Maiatzaren 7 eta 11n, berriz, informazio eta sentsibilizazio puntuak jarriko dituzte Azoka Plazan. Zehazki, maiatzaren 7an, ostiralean, 15:00etatik 20:00etara egongo da; maiatzaren 11n, berriz, 9:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, informazioa eman eta zalantzak argitzeaz gain, tailer eta jolasetan parte hartzeko aukera ere izango da.

Kanpainaren helburuak

• Urola Erdiko Mankomunitateko herritarren artean zabaltzea erreferentziako hiru edukiontzietan biltzen diren hondakinak etxean bereizten jarraitu behar dela.
• % 67,90eko birziklatze-ehunekoa kontuan hartuta (2019ko datuak, GHk), eta «gehiago eta hobeto» birziklatzeko maximoaren barruan, hondakinak bereizteko lerro bakoitzean jasotzen diren hondakin ez-propioetan jarri nahi da arreta.
• Edukiontzien bidez (berdea, urdina eta horia) bil daitezkeen hondakin mota guztien berri ematea.

Informazio puntua parte-hartzailea

Gaikako bilketa eta birziklapenaren inguruko azalpenak emateaz gain, puntua parte hartzailea izango da. Horretarako, orain arte onarpen handia izan duten hiru elementuren esperientzia frogatua izatea proposatzen dugu:

1. Ekovidrio-karpa, informazio-olanekin, jokoekin eta partaidetza-tailerrekin: beira-aleen tailerra eta txapen tailerra.

2. Ecoembesen karpa, informazio-olanekin eta edukiontzi horira bota beharreko hondakinen erakusketarekin. Asmakizun-joko bat ere eramango da, plastikozko tapoiz betetako beirazko ontzi batekin. Jolasa ontzian dauden plastikozko tapoiak asmatzean edo ahalik eta gehien hurbiltzean datza.

3. Parte hartzeko jokoa, hiru zirkulu espezifikorekin, horian, berdean eta urdinean gaikako bilketetara bideratutako hondakinak gaika bereizteko. Lerro bakoitzeko hondakin nahikoak eraman dira zaku baten barruan, eta saioa zirkulu bakoitzean egin ahala, lerro horretako hondakin-multzo bat egongo da, eta zirkulu guztien artean baterako erakusketa bat egin ahal izan da.

Hiru ingurumen-hezitzailek dinamizatuko dute informazio-puntua, hurbildu diren pertsonen zalantzak argituz eta jolasetan eta tailerretan parte hartzera gonbidatuz. Saio bakoitzean, tokiko produktuekin osatutako saski bat zozketatuko da informazio-gunera hurbildu eta parte hartzeko txartela betetzen duten pertsonen artean.