Jardunaldia: «Adi Europar Gazteok!»

0
PRUEBA

Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak «Adi Europar Gazteok!», Euskadi Europar Batasunaren etorkizuneko erronken aurrean jardunaldian parte hartuko du bihar, maiatzaren 5ean, Donostiako Udalean. Grupo Europa Euskadik antolatu du jardunaldia.

Mikel Antonek Europaren etorkizunari buruzko Konferentziari buruz hitz egingo du. Konferentzia maiatzaren 9an hasiko da, Europaren Egunean, Schuman Adierazpenaren 71. urtemuga betetzen den egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Europako Gaietarako zuzendariak Europaren integrazio­­‑prozesuan gertatu diren etapak azalduko ditu, hasi Europako Erkidegoa sortzetik (CECA Tratatuaren bitartez, gaur egun Europar Batasuna) eta Covid-19aren ondoko Europar Batasunera eta pandemiaren ondoren Europak aurre egin behar dien erronketara.

Batasunak aztertu behar dituen gaien artean honako hauek daude: klimaren, teknologiaren eta demografiaren trantsizioei aurre egiteko modua, desberdintasuna eta Europako ongizate-ereduaren babesa.

Jardunaldi horretan, Mikel Antonek Europar Batasuna eta eta Europar Batasunaren balioak aldarrikatuko ditu; izan ere,  Euskadik horien alde egiten du apustu Hagako Kongresuan –Europako Erkidegoen aurrekari hurbilenean, hain zuzen– parte hartu zuenetik, 1948an. Harrezkero, Euskadik integrazio politiko europarraren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eredu federalaren bidez, Europako herriek eta herritarrek parte har dezaten  bakea eta herrien ongizatea lortzeko. Europaren aniztasuna aktibo gisa hartu behar da, ez oztopo gisa, eta ez da bere Estatu Kideetan amaitzen, barruan jarraitzen du.

Euskadi librea Europa federal batean.