Arantxa Tapia sailburuak Leartiker zentro teknologikora bisita egin du

0
PRUEBA

Arantxa Tapia sailburuak Leartiker zentro teknologikoa bisitatu du. Leartiker Polimeroen Teknologian eta Elikagaien Teknologian espezializatuta dago. Sailburuarekin batera izan dira: Estibaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

Markina-Xemeinen kokatutako Leartikerrek Foku Anitzeko Zentro Teknologikoaren akreditazioa lortu du, izandapen horri esker Euskadiko I+G+b esparruan erreferentziazko zentro teknologikoen artean kokatu da. Leartikerrek aparteko hazkundea izan du azken 5 urteetan. Zentroak teknologia eta berrikuntza enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa erabiltzea sustatzen du, ezagutza multiteknologikoa sortuz eta garatuz. Are gehiago, Euskadin ezarritako lehentasunekin bat datozen ikerketa-eremuetara egindako transferentzia teknologikoaren indize altuari esker ere nabarmentzen da Zentro Teknologikoa, eta hori lortu da enpresekin duen lankidetza estuari esker.