Martuteneko Barkaiztegiko trenbide pasagunearen itxiera

0

Donostiako Udalak eta ADIFek Martutene auzoko tren geltokiaren ondoan dagoen Barkaiztegiko trenbide pasagunea kentzeko akordioa hartu ondoren, maiatzaren 5eko 01:00etatik aurrera behin betiko itxiko da.

Ondorioz, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako sarbidea itxita geratuko da Martuteneko geralekuan egingo den zubiaren proiektua gauzatzen den bitartean.

Itxiera horren ondorioak arintzeko, semaforo sistema bat diseinatu da ibilgailuen trafikorako, eta txandaka eta noranzko bakarrean, Martutene pasealekutik, Larrañategitik eta Barkaiztegitik sartzen direnak igaroko dira.