Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko udako eskaintza

0
PRUEBA

Aurten ere Aritzbatalde Kiroldegiak udako ikastaroak antolatu ditu haur, gazte zein helduei zuzenduta.

Haurrak eta gazteak (12-16 urte):

Haur eta gazteek 3 txanda izango dituzte aukeran:

– 1. txanda: Uztailaren 1-15

– 2. txanda: Uztailaren 16-30

– 3. txanda: Abuztuak 2-17

12 urte azpiko haurrentzat igeriketa eskaintza zabala antolatu da. Hauetan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 18an zabalduko da. Beharrezkoa balitz, zozketa maiatzaren 31n egingo da eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrian. Hortik aurrera, izena emateko epeak irekita jarraituko du, beti ere, plaza libreak geratuko balira.
12 eta 16 urteko gazteek, igeriketa ikastaroa edota Gaztefit jarduerak dituzte eskaintzan.

Jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango dute kiroldegiko fitness gunean zehar (jump, spinning, bosu, fitball, fitness…) eta igerilekuan. Helburua kirolaz gozatu eta ondo pasatzea. Ikastaro hauetarako izen ematea maiatzaren 18an zabalduko da baita ere.

Helduak:

Helduen uda eskaintzak hilabete iraungo du, uztailaren 1etik uztailaren 30a arte.

Besteak beste, pilatestotal trainingspinning, entrenamendu funtzionala, yoga eta igeriketa eskainiko da. Jarduera guztiak egungo osasun egoerara egokituko dira, orain arteko dinamika onean; taldeko aforoak eta osasun zein higiene neurriei dagokienez desinfekzioa eta garbiketa maiztasuna, aireztapena eta kontrolerako bestelako neurriak.

Izen emateko epea ekainaren 1ean zabalduko da eta lehentasuna izango dute maiatzean ikastaroetan izan diren ikasleek. Azken hauek, izena emateko epea maiatzaren 18tik maiatzaren 30ra izango dute, kiroldegiko harreran.

Izena emateko sistema

Aurten, berrikuntza moduan, online ere egin ahal izango da izen-ematea. Horretarako, esteka honetan sartu beharko da izen emateko datak zabaltzen direnean.

Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.