Udaltop topaketetan lan mundua euskalduntzeko Elegune Zerbitzua

0

Atzo eta gaur, online bidez ari da egiten aurtengo Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren XIII. edizioa. Aurreko edizioari jarraipena emanez, eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak ematen ari dira, hain zuzen; udaletatik zer eta nola egin daitekeen aztertzen ari dira. Gai nagusiari dagokionez, eremu sozioekonomikoa eta lan mundua euskalduntzeko gakoak emateko ahalegina egiten ari dira gaurkoan. Gaur 10:30etatik 11:00etara bitartean ‘Lanera sartzeko unea, harrera protokoloen bideo-testigantzak ‘ izenburupean egindako saioan, hiru proiektu ezagutzeko aukera izan dira; Azpeitiko Udalak herriko enpresak euskalduntzera bideratuta zerbiztuarekin batera Igorreko Batz Group eta Baionako Euskal Moneta. Eleguneren inguruko xehatasunak aurkezteko honako bideoa prestatu dute.