Azpeitiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana berrituko du udalak. Plan horren bidez, martxan dituen edo jarri nahi dituen mugikortasun politikak planifikatzeko tresna da. Honen helburuak integrazio, partaidetza eta ebaluazio printzipioekin bat datozen etorkizuneko estrategiak zehaztea, desplazamenduak burutzeko modu jasangarrienak sustatzea (oinez, bizikletaz eta garraio publikoan), gizarte kohesioaeta ingurumenaren defendatzea, eta udalerrian bizi, lan egin edo bere aktibitatea garatzen dutenen bizi kalitate hobea bermatzea dira.
Azpeitiko mugikortasunaren planifikazioaren printzipio nagusiak irisgarritasuna hobetzea eta garraioaren eragina gutxitzea izango dira:
◦ Ekoizpen-sistemaren lehiakortasuna hobetzeko garraio-eredu eraginkorrago bat eratzea.
◦ Gizarte-integrazioa handituz, irisgarritasun unibertsalagoa ematea.
◦ Herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
◦ Herritarren osasun-baldintzak arriskuan ez jartzea.
◦ Desplazamenduetan segurtasun handiagoa emata
◦ Mugikortasun-eredu iraunkorragoak ezartzea
Plana, hiru fasetan egingo da. Lehen fasean gaur egungo egoeraren analisia eta diagnosia egingo dira; bigarrengoan ekintza plana osatuko da; eta hirugarrengoan plana tramitatuko da.