Donostiako elkarteentzako ikastaroa

0

U Teoriak erakusten digu gu geu garela gure inguru, erakunde eta gizartearen eraldaketarako eragileak.

Ikastaro honek U teoriara sarrera bat proposatzen digu, gure erakunde eta proiektuetatik eragin positiboko eraldaketak sustatzeko tresna gisa.

Ikastaroa 2 orduko 3 saioz osatuta dago:

Datak: maiatzak 18 + maiatzak 25 + ekainak 1
Ordutegia
: 18:00-20:00
Lekua
: Impact Hub Donostia (Tabakalerako 3. solairuan)
Hizkuntza
: Taldearen behar eta aukeren baitan.

Izen-ematea doakoa da, eta ondorengo inprimakiaren bitartez egin beharko da, maitzaren 12aren aurretik:
IZEN-EMATE INPRIMAKIA

Ikastaroaren programa eta informazio gehigarria eransten da.

15-20 lagunentzako edukiera egongo da. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiago parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.

Ikastaro presentziala aurreikusten da, gaur egungo osasun baldintza guztiak beteta. Hala ere, ikastaroen planteamenduan aldaketak eman litezke osasun egoeraren garapenaren eta normatibaren aldaketa posibleen baitan.