Espetxeen trasferentzia urrian egikarituko da

0

Gaur sinatu dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak, EAEko espetxeen kudeaketaren eskumen aldaketa. Sinatutako akordioaren arabera, eskumen aldaketa 2021eko urriaren 1ean gauzatuko da.

Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua eta Pedro Azpiazu Ogasun sailburua izan dira bileran, besteak beste. Miquel Iceta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa izan da Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren buru.

Gaur egun hiru espetxe daude Euskal Autonomia Erkidegoan, Martutene (Gipuzkoa), Zaballa (Araba) eta Basauri (Bizkaia) eta eta hiruetan banatuta, guztira, 1.300 preso daude. Akordioak, espetxe arloan lan egiten duten funtzionarioei ere eragingo die.