Azpeitiarren gogobetetze-maila eta beharrak ezagutzeko inkesta egingo du udalak

0
Azpeitiarrek herriarekin, udalarekin eta eskaintzen dituen zerbitzuekin loturiko gaien inguruan duten asebetetze-mailaren eta dituzten kezken eta iritzien berri izateko inkesta egingo du datozen egunotan udalak.

Ez da Azpeitiko Udalak egingo duen lehen galdeketa, izan ere, ohikoa bilakatu da herritarren iritziak jasotzeko gai jakinen inguruko iritziak jasotzea. Orain, hilabete ezegonkorrak eta aldakorrak bizi ditugula ikusita, udalak erabaki du galdeketa orokor bat egitea, herritarren ahotik jasotzeko zertan hobatu dezakeen bere kudeaketa. Jasotako informazioa Azpeitia hobetzen segitzeko tresna baliagarria izango da.

Telefonoz bilduko dira iritziak, eta ausaz egokitutako zenbakietara deituko da. 400 bat inkesta egingo dira, gaurtik hasita. Udaletik, aldez aurretik eskerrak eman nahi zaie herritarrei beren iritzi eta beharrak ezagutzeko eskainiko duten laguntzagatik. Era berean, herritarrei eskatzen die deia jasotzen badute, tartetxo bat eskaintzeko galderei erantzuteko, herritar guztien iritzietatik eta aniztasunetik emaitzarik erreal eta onena lortu ahal izateko.