Kamishibai: Maiterki eta klima aldaketari buruzko familia ekintza egingo da Azpeitiko Ekoetxean

0
Datorren igandean, maiatzak 16, 12:00etatik 13:30era bitartean, familiei zuzendutako Kamishibai: Maiterki eta klima aldaketari buruzko saioa egingo da.  Jarduera 5-11 urte bitarteko umeei dago zuzenduta eta  irakurketa- idazketa eta plastika- teknikak erabiliz, klima aldaketaz hausnartuko da. Ikastaroa doakoa da, baina plaza mugatuak direnez, izen ematea maiatzaren 14a baino lehen Ekoetxean egitea beharrezkoa da (telefonoa: 943-81 24 48).

Kamishibaia Japonian sortutako tresna bat da, eta hura baliatuko da jolasteko, adierazpena lantzeko, ipuinak sortzeko eta bereziki klima-aldaketaren aurrean zer egin dezakegun ikasteko. Kamishibai motako ipuin bat irakurriko du Iñaki Martiarena sortzaileak, eta ondoren, marrazketa eta idazketa tailerra egingo da.