“Parketarrak” euskaraz jolasean aritzeko ekimena Donostiako 15 auzotan antolatuko da

0

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamasei auzotan antolatuko da 2021ean. Covid-19a dela-eta, segurtasun eta prebentzio neurriak hartuko dira haurren, familien eta hezitzaileen osasuna arriskuan ez jartzeko. Udaberriko lehen saioak maiatzaren 10ean hasiko dira Morlansen, Txomin-enean eta Herreran. Hortik aurrera, maiatzaren 28ra bitartean, hiriko auzoetako 20 bat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.

“Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat.