PRUEBA
Tokiko Gobernu Batzordeak Jaizubia Obras y Servicios enpresari esleitu dio Añorgako zeharbidearen bigarren fasea egiteko obren kontratua.
Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, lehen fasean gertatu zen moduan, zeharbide berriak trafikorako bide bat izango duela norabide bakoitzeko. Eta bide hori aisialdirako gune batez inguratuta egongo da. Bertan, bidegorria egongo da, hain zuzen ere, Rekaldeko geltokitik Lasarte Oriaraino doan bidegorriarekin lotura zuzena izango duen bidegorria.
Esleipen prezioa 478.821 eurokoa da, eta Jaizubia Obras y Servicios enpresak hiru hilabeteko epea izango du obrak egiteko.