Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duen kontziliaziorako eta seme-alabak dituzten familientzako prestazioetarako ohiko laguntza-paketeari. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 64 milioi euro inguru inbertituko ditu bi horien artean, 2021. urte honetan.
37 milioi ohiko kontziliazio-laguntzak finantzatzera bideratuko dira; izan ere, badaude pandemiaren eraginak arintzeko hartu diren aparteko beste ildo batzuk. Laguntza horiek duela bi hamarkada baino gehiago hasi ziren Euskadin banatzen, eta zenbait jarduketa-ildo dituzte
Oro har, familiei laguntzeko neurriek honako hauek barne hartzen dituzte:
- Semeak edo alabak zaintzeko lan-eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileentzako laguntzak. (2019an abian jarri diren haurdun geratzen ez diren gurasoentzako amatasun/aitatasun laguntzak barne).
- Eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileentzako laguntzak, seme-alabak, mendekotasun-egoeran dauden familiartekoak edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko.
- Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.
Zehazki, 28 milioi euroko partida seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei erantzuteko diseinatuta dago. Beste ia 700.000 euro daude, 3 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzetarako. Eta 1,14 milioi euro eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden pertsonentzako laguntzetara bideratzen dira, seme-alabak, mendekotasun-egoeran dauden familiartekoak edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko. Gainera, 7 milioi amatasun-lizentzia hartu ez duten gurasoentzako laguntzetarako erreserbatzen dira.
Laguntzak ume bakoitzeko
Beste 27 milioi seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzetara bideratuko dira. Horrela, laguntza ekonomikoa eman nahi zaie familiei, jaiotzaren, adopzioaren, adoptatu aurreko bizikidetzarako zaintzaren ordezkaritzaren edo tutoretzaren bidez seme eta alaben ondorioz eragiten diren aparteko zailtasunei arreta ematen laguntzeko.
Laguntzak emateko epeak eta ordainketa-kopurua, egoeraren arabera |
|||
Seme edo alaba kopurua | Ordainketa-kopurua | Noiz/Egoera | |
Lehenengo semeagatik edo alabagatik | 1 ordainketa |
|
|
Bigarren semeagatik edo alabagatik | 3 ordainketa: | 1 |
|
1 | 1 urte betetzean | ||
1 | 2 urte betetzean | ||
Hirugarren semeagatik edo alabagatik eta hurrengoengatik | 7 ordainketa: | 1 |
|
1 | 1 urte betetzean | ||
1 | 2 urte betetzean | ||
1 | 3 urte betetzean | ||
1 | 4 urte betetzean | ||
1 | 5 urte betetzean | ||
1 | 6 urte betetzean |
Laguntza hori gutxienez 400 eurokoa da eta, gehienez, 900 eurokoa. Zenbateko hori aldatu egiten da, familia-errentaren arabera.
Laguntzaren zenbatekoa, familia-errentaren arabera |
||
Familia-errenta | Seme edo alagabatiko laguntzaren zenbatekoa | Desgaitasuna edo mendekotasuna duen seme edo alagabatiko laguntzaren zenbatekoa |
20.000 € edo gutxiago | 900 € | 1.800 € |
20.000 € eta 30.000 € bitartean | 500 € | 1.000 € |
30.000 € baino gehiago | 400 € | 800 € |