Josu Zubiagak Segurtasun Nazionalerako Batzorde Sektorialaren bileran parte hartuko du

0
PRUEBA

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak Segurtasun Nazionalerako Batzorde Sektorialaren bileran parte hartu du gaur goizean. Sailburuordea batzordeko lehendakariordea eta kidea da Euskadi ordezkatuz. Hurrengo Batzar Sektorialean aztergai izango diren gai guztiak prestatzeko bilera izan da. Batzarra maiatzaren amaieran deituko du Carmen Calvo Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak, eta bertan izango da Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua.