Josu Zubiagak eta Rafael Perezek euren lantaldeak elkartuko dituzte Segurtasun Batzordearen bilera prestatzeko

0
Fotografía: EITB.

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea eta Rafael Pérez Segurtasunerako estatu idazkaria buru direla elkartu da gaur Euskadiko Koordinazio Batzorde Iraunkorra. Batzorde honek Segurtasun Batzordearen hurrengo bileran aztertuko, eztabaidatuko eta, hala badagokio, onartuko diren gaiak prestatzen eta horien jarraipena egiten du. Segurtasun Batzordearen hurrengo bilera ekainaren 18an egingo da Madrilen, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa buru direla.

Segurtasun Batzordea (Gernikako Estatutuaren 17. artikulua) ez da elkartu 2017ko uztailaren 9tik, eta batzorde hori suspertzea garrantzi handiko urratsa da, beraz, Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko lanaren koordinazioan aurrera egiten jarraitzeko, behar-beharrezkoa izanik, bai eta segurtasunaren arloko erronka berriei elkarrekin aurre egiteko ere.

Segurtasun Batzordea prestatzeko bilera honetan, Eusko Jaurlaritzaren aldetik Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendaria ere izan dira. Bestalde, Espainiako Gobernuaren izenean Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaria eta José Antonio Rodríguez Barne Ministerioko Koordinazio eta Ikerketarako zuzendari nagusia izan dira.