Donostiako Haurtxokoetako udako eskaintza berezia

0

Covid.ak haurrengan izan duen eragina arintzeko helburuarekin, Haurtxokoak irekiko dira haurrak modu seguru batean aisiaz forma dibertigarrian disfrutatu ahal izan dezaten; eta, aldi berean, beren gurasoen kontziliazioan laguntzeko asmoarekin.

Bi hamabostalditan antolatuko dira:
• 1. txanda: uztailaren 1etik 15era
• 2. txanda: 16etik 30era

Ordutegiari dagokionean berriz goizeko 9:00etatik 14:00ak arte emango dute zerbitzua eta ekintza bereziz jositako programazio bat eskainiko dute HH5 eta LH5 bitarteko haurrentzat: irteerak, igerilekua, hondartza, etab.

Izen-emateak Haurtxoko bakoitzeko telefonora deituz egingo dira era honetan:
• maiatzaren 18tik 26era bitartean
• Haurtxokoetako ordutegian (asteartetik larunbatera: 17:00-19:30 ).