Eskola kirol egokitua bermatzeko, pauso bat gehiago eman dira Azpeitin

0
Aniztasun funtzionala duten herritarrek ere Eskola Kirolean parte hartzeko aukera izan dezaten, datorren ikasturterako proiektua abian latzeko lanean ari da Azpeitiko Udala, Azkoitikoarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kirol Egokituen Federazioa. Bihar, maiatzak 14, aniztasun funtzionala duten 6 eta 21 urte bitarteko herritarrei eta beren familiei zuzendutako bilera egingo da 17:30etan igerilekuan. Aurrez, aste honetan, herriko ikastetxeekin bilera egin da proiektua azaltzeko.

 Datorren ikasturtean, 2021-2022an, eskola kirol egokituaren eskaintza bat osatzeko helburuz, lankidetzan ari dira hainbat eragile eta erakunde azken hilabeteotan. Kirola egitea, eskubide bat da; eta, aniztasun funtzionala duten herritarrei eskubide hori bermatzeko proiektu bat abian jartzea da helburua.

Azpeitiko Udalak eta Azkoitikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Marea Urdinak orain arte egindako lanari jarraipena emateko proiektua aurkezteko lanean dihartute orain. Aste honetan, herriko ikastetxe guztietako arduradunei aurkeztu zaie proiektua.

Bihar, familiekin bilera

Kirol eskaintza beharretara ahalik eta gehien egokitzeko, beharrezkoa da kirol egokituan parte hartuko duten horiek ezagutzea. Horregatik, bihar, maiatzak 14, ostirala topaketa bat egingo da familiekin, 17:30ean igerilekuan.

Bileraren dinamizazioaz Gipuzkoako Kirol Egokituen Ferderazioa arduratuko da. Batetik, familien premiak entzun eta jasoko dira eta bestetik, ikasleen gaitasun eta trebeziak ezagutzeko jolas dinamika batzuk garatuko dira.

COVID-19 neurriak betetzeko, eta bereziki, topaketen barne antolaketarako ezinbesteko izango da izen ematea. Izen emateko edo topaketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak Kirol Egokituen Federazioarekin jarri beharko du harremanetan.

Telefonoa: 943.462.514 (09:00etatik 14:00etara, astelehenettik ostiralera)

Posta elektronikoa: info@gkef-fgda.org