Getariako portuko kanpoko babes-dikea indartzeko obrarako lizitazio-epea zabalik dago

0

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak sustatuta, Getariako portuko kanpoko babes-dikea indartzeko proiektua aurrera eramango duen enpresa kontratatzeko tramitazioa ireki da.

Eusko Jaurlaritzak 2.325.881, 82 euro bideratuko ditu obra horietara; obrak babes-dikean egingo dira, kanpoko ezpondaren eta muturraren gunean, olatuen aurrean egonkortasuna bermatzeko eta, horrela, Getariako portuko jarduera behar bezala garatzen laguntzeko.

Eskaintzak maiatzaren 28ra arte aurkez daitezke. Esleipena uztailean erabakitzea eta obrak irailean hasteko moduan egotea espero da. Obrak 12 hilean amaitzea aurreikusten da.

Obren deskribapena

Obrak dikearen kanpoko ezponda indartzean dautza, dikearen hiru tarteetan eta muturrean, eta kokotean dauden junturak zigilatzean. Horretarako, masa-hormigoizko blokeak jarriko dira, agregakin siderurgikoz eginak, eta horiek egitean dentsitate handiak lortuko dira. Honako honetan datza, labur esanda, obra:

– 20 tonako pisua (2,75 t/m3 dentsitatea) duen HM-30/B/20/Qb masa-hormigoizko blokeak fabrikatzea, pilatzea, garraiatzea eta jartzea kanpoko babes-dikearen enborreko kanpoko bizkarraren aldean (P0 eta P80 bitartean), 3H:2B ezpondarekin.

– 30 tonako pisua (2,75 t/m3 dentsitatea) duen HM-30/B/20/Qb masa-hormigoizko blokeak fabrikatzea, pilatzea, garraiatzea eta jartzea kanpoko babes-dikearen enborreko kanpoko bizkarraren aldean (P890 eta P291,07 bitartean), 3H:2B ezpondarekin.

– 45 tonako  pisua (2,75 t/m3 dentsitatea) duen HM-30/B/20/Qb masa-hormigoizko blokeak fabrikatzea, pilatzea, garraiatzea eta jartzea kanpoko babes-dikearen muturrean, 3H:2B ezpondarekin.

– 10 tonako pisua (2,75 t/m3 dentsitatea) duen HM-30/B/20/Qb masa-hormigoizko blokeak fabrikatzea, pilatzea, garraiatzea eta jartzea iparraldeko dike berriaren enborreko kanpoko bizkarraren aldean (P320,87 eta P420 bitartean), 3H:2B ezpondarekin, gailurreko berma sortzen duen bloke batekin.

– 10 tonako pisua (2,75 t/m3 dentsitatea) duen HM-30/B/20/Qb masa-hormigoizko blokeak fabrikatzea, pilatzea, garraiatzea eta jartzea iparraldeko dike berriaren enborreko kanpoko bizkarraren aldean (P420 eta P532,09 bitartean), 3H:2B ezpondarekin, +6,50 kotarekiko 2,5 metro zabaleko gailurreko bermarekin.

– Kokoteko pitzadurak zigilatzea.