Euskadi FITURera joango da

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Madrilen egingo den Fiturren Euskadik izango duen standean izango diren sustapen jarduerak eta agenda profesionala azaldu ditu, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.

Aurten, 2021ean, Euskadik pandemia-egoera batean eta beste edizioetako baldintza oso desberdinekin joango du Fiturrera, edukiera-murrizketak, osasun-neurriak eta turismo-sektorearen egoera direla eta. Hain zuzen ere, testuinguru horretan, sailburuak adierazi du garrantzitsuagoa dela foro profesional horretara jotzea. «Beharrezkoa da turismoaren sektoreari laguntzea pandemiak gehien kaltetu duenetako bat izan da.»

Hurtadok adierazi duenez, Euskadik azokan duen presentzia garrantzitsua da, helmugaren sustapena ezin delako gelditu nazioarteko mugikortasunaren mugatze-egoeran ere. Helburua da sustapena egokitzea, Euskadi helmuga seguru eta askotariko gisa mantentzeko, ez soilik bisitariak erakartzeko ekintza gisa, baizik eta oroitzapeneko marketinak memorian etengabe gure herria mantentzeko, hurrengo berreskuratze-fasearen aurrean.

Azkenik, eta ez garrantzi gutxiagokoa, euskal turismo-sektoreak berak presentzia eta laguntza hori eskatzen du FITURen eta beste foro batzuetan, presentzia indartzeko, harremanak bultzatzeko eta profesionalen eta enpresen jarduera sustatzeko. Hori dela eta, Euskadi FITURera joango da ideia nagusi batekin, protagonista sektore turistikoko enpresa eta profesionalak izatea.

Euskadiko standean, halaber, hainbat ekimen eta produktu aurkezteko aukera izango dute. Aurkezpen horiei esker, Eusko Jaurlaritzak sustatutakoez gain, lurraldeetako, aldundietako, udaletako, eskualdeetako eta elkarteetako proiektuak hurbilduko zaizkie Azokako bisitariei.

FITUR turismo-sektorerako erreferente handienetako bat da, Europan egiten den nazioarteko turismo-azoka garrantzitsuenetako bat. Euskadi azokara joan ohi da bere eskaintza turistikoa erakustera, turismoaren arloko berrikuntzak azaltzera, hala eskatzen duten lurralde eta udalerrietako baliabide eta produktuak azaltzera eta sektoreko enpresa eta profesionalen lana babestera.