Espetxe-eredu berriari ekarpena egingo diote gizarte-eragileek

0
PRUEBA

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak jardunaldi tekniko bat antolatu du hirugarren sektoreko hainbat erakundek espetxe-ereduari buruz duten iritzia ezagutzeko. Beatriz Artozalabal sailburuaz gain, Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako Espetxe Erakundeetako aholkularia ere ekitaldian izan da. Jaime Tapiak joan den martxoan hartu zuen kargua eta honakoa bere lehen parte-hartze publikoa izan da.

Jardunaldia bi zatitan banatuta egon da: lehenengo zatian jardunaldien helburua azaldu du sailburuak, hau da, entzute prozesu bat irekitzea, espetxe sistemaren beharrak, hobetu beharreko arloak, indarguneak eta ahulguneak ezagutzeko. Bigarren zatian elkarteen txanda izan da,eta  euren iritzia eman eta balorazioak egin dituzte.

Jardunaldiaren lehen zatian Jaime Tapiak ere hitz egin du, eta espetxe eredu berrirako Sailak proposatzen dituen oinarriak azaldu ditu, eta «Zigorrak eta neurri askatasun-gabetzaileak direnak eta ez direnak barne hartzen dituen betearazpen eredu bat» izatea nahi duela adierazi du.

Ekitaldian parte hartu duten elkarteak, beste batzuen artean, hurrengoak izan dira: Berriztu, Gizakia, IRSE, Goiztiri Elkartea eta ADAP.