Adierazpen instituzionala Homofobia, Lesfobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneko egunean

0
PRUEBA
Homofobia, Lesfobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Maiatzaren 17an homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Maiatzaren 17an ospatzen da, egun horretan 1990 urtean Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako. Geroztik egun hori, lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan kolektibo horien eskubideak aldarrikatzeko eguna da.

Azken hamarkadetan aurrera pausu handiak eman direla ukaezina da, batik bat lege-babesa indartu delako eta baita ikusgarritasun soziala ere. Hala ere bazterketaren gordintasunak bere horretan dirau, eta horren adierazle dira suizidio tasa altuak, sexu gehiegikeria eta eskolako jazarpen tasa askoz altuagoak. Bazterketa edo jazarpen hori mota desberdintakoa izan daiteke, fisikoa, psikologikoa, legala, soziala, eta abar; eta horrelako ekintzatzat har daitezke, bazterkeria edo gaitzespena jasatea, irainak edota laidoak jasotzea, eraso fisikoak pairatzea, eta baita erailketa edota suizidioa eragitea ere.

Horrelakoek agerian uzten dute nor bere sexualitate, sexu identitate nahiz generoaren arabera bizitzeko askatasun egiazkorik ez dagoela, eta berdintasun zein bereizkeriarik eza bizi-bizirik daudela.

Homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberastu egiten gaitu; horrenbestez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea jendartearen garapena bultzatzea da; alegia, inklusioaren alde eta bazterkeriaren aurka egitea, eta errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea.

Horren aurrean Azpeitiko Udalak:

  • Ozen eta argi gaitzetsi nahi ditugu homofobia, lesfobia eta transfobia adierazpen mota guzti guztiak.
  • Sentsibilizazio lan iraunkorra egiten jarraituko dugu Udaleko sail ezberdinetatik.
  • Herriko ikastetxe guztiei baliabideak eskainiko dizkiegu homofobiari aurre hartzeko.
  • Homofobia kasuen aurrean eskuhartzea koordinatzeko zerbitzuak indartuko ditugu, gazteengan arreta berezia jarriz.