Aukerak, Euskadiko gizarteratzeko erakunde publikoa berria

0

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek iragarri du, Espainiako Gobernuarekin transferentziak egiteko akordioa sinatu ostean, Aukerak izeneko erakunde berria sortuko dutela Euskadin.

Erakunde berri horren oinarria, presoek berrezteko eta lan ordainduaren bidez gizarteratzeko duten eskubidea bermatzea, eta kulturara eta nortasunaren garapen integralera sarbidea ematea da. Zentzu horretan, erakunde publiko berri horrek askatasunik gabeko pertsonen lan-munduarekin lotutako gai guztiak landuko ditu, eta haien bokazioak eta trebetasunak bultzatuko ditu, erdi-askatasuneko erregimenaren aukerak aprobetxatuz. Besteak beste, ekoizpen lantegiak edo nekazaritza ustiategiak bezalako ekintzak antolatuko dituztela azaldu du sailburuak. Gainera, egindako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeaz ere arduratuko dira.

Aukerak erakundea 2022ko urtarrilean hasiko da lanean, Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari espetxeen transferentzia egiten dionean.