Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titularrak diren kooperatibentzat dirulaguntzak deitzen dituen Agindua.
Deialdi honen xedea da, 33.000 euroko diru-kopuruz, irakaskuntza-kooperatibentzat dirulaguntzak ematea, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planaren ildo estrategikoekin bat datozen prestakuntza-jarduerek edo jarduera osagarriek eragindako gastuetarako, honako prestakuntza-ildo hauetan:
- Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza
- Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta
- Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan
- Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Antolaturiko jarduera horiek ikastetxeetako ikasleei nahiz gurasoei zuzenduak izan daitezke. Deialdi honen bidez diruz lagunduko diren gastuak, berriz, 2021eko ekainaren 1a eta abenduaren 23a bitartean sortuak izan beharko dira.