TicketBai sistemaren inguruko saioa Azpeitin

0

Datorren maiatzaren 20an, 15:00etan, Urola Erdiko enpresei zuzenduta, TICKETBAI proiektua aurkezteko on line saioa antolatu da Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziaren bidez. Sistema horren helburua da lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da.  Azpeitiko Udalak, sustapen ekonomikorako laguntzen bidez, TicketBai sistemaren aholkularitzarako eta/edo ezarpenerako laguntza lagunduko du diruz.

TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintza tekniko batzuk betetzen dituen fakturazio-software bat erabili beharko baidute.

Sistemak TicketBAIra nola egokitu jakiteko eta ezarpen-betekizunen oinarrizko ildoak ezagutzeko, Maria Del Coro Pereiro Zabala, Estrategia Teknologikoko zuzendari orde nagusiak eta Luis Javier Irastorza Letamendia, Zerga Transformazio Teknologikoko Zerbitzuko buruak, zer den eta zergatik TicketBai, nori eragiten dion, zer egin behar den TicketBai betetzeko, nola funtzionatzen duen, nortzuek bete beharko duten obligazioa, arauketa eta ezaugarriak, egutegiak, arau-hausteak, kenkariak, etab., azalduko dute.

Enpresa interesatuek jvalverde@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz eman beharko dute izena. Ondoren, izena emandako pertsona partehartzaileei, on line saiorako lotura bidaliko zaie bertan parte hartzeko.

 

TicketBai jartzeko, diru-laguntza

Azpeitiko Udalak abian dituen Sustapen Ekonomikorako dirulaguntzen baitan, TicketBai sistema ezartzeko gastuei aurre egiteko lerro bat jarri du. Ticket Bai sistemaren aholkularitzarako eta/edo ezarpenerako laguntza lagunduko da diruz. Gehienez ere, gastuen % 50a lagunduko da diruz; 1.000€ arte.