eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ematen duen Ignacio Ellacuría 2021 Sarirako hautagaiak aurkezteko epea maiatzaren 20tik ekainaren 21era egongo da zabalik. Garapenerako lankidetzako euskal erakundeek aurkeztu ahalko dituzte hautagaiak, eta saria emateko proposamena instituzioen zein GGKEn ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.
Saria jaso ahalko dute herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobreziaren aurka borrokatzen laguntzen duten erakundeak, taldeek eta pertsonek. Azken edizioetako saridunak Anna Ferrer kooperantea, Mikel Ayestaran kazetaria eta Lolita Chavez Guatemalako aktibista indigena izan ziren.
Sariaren xedea da Euskadiko nahiz beste herrialderen bateko erakundeek, kolektiboek edo norbanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana aitortzea.
Eskakizunak modu telematikoan egin behar dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “deialdiak” atalean.