PRUEBA
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak gaur goizean bideokonferentzia bidez egin den Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Batzar Sektorialean parte hartu du.
Carmen Calvo Gobernuko lehenengo lehendakariorde eta Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko ministroa buru dela egin den bileran, besteak beste, 2021erako Segurtasun Nazionaleko Estrategia berriaren zirriborroa eta 2015eko legea, Segurtasun Nazionalerako jarri behar diren giza eta materialen baliabide publiko eta pribatuak arautzen dituena, aldatzeko zirriborroa aztertu dituzte.