Azpeitiko Udalak mugikortasunaren inguruko iritzi eta ekarpenak jasotzeko inkesta abiatu du

0
Mugikortasun Plana osatzeko ezinbestekoa izango da herritarren ekarpenak jasotzea. Helburu horrekin, online inkesta egiteko aukera jarri da udal webgunean. Ekainaren 2a bitartean izango du herritar orok bere iritzia eta ekarpena egiteko aukera.

Azpeitiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana berritzen hasia da udala. Plan horren bidez, etorkizuneko mugikortasun politikak planifikatzea da helburua. Horregatik, herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzea nahi da. Horretarako, alde batetik, herriko eragile desberdinetako pertsonengana joko da zuzenean beren iritzi, ekarpen eta bestelakoak jasotzeko; baina, herritar norbanakoek beren ekarpena egiteko inkesta egiteko aukera ere zabaldu da.

Gaurtik ekainaren 2a bitartean (bi egunak barne), udal webgunearen bidez herritar guztiek online inkesta betetzeko aukera izango dute. Azpeitiko Udalak, herritarrak animatu nahi ditu beren ekarpena egitera, hala, mugikortasun plan hobea osatu eta denontzako Azpeitia egiten jarraitzeko.

Mugikortasun planaren bidez, finean, Azpeitian bizi, lan egin edo bere aktibitatea garatzen dutenen bizi kalitate hobea bermatzea dira.

Azpeitiko mugikortasunaren planifikazioaren printzipio nagusiak irisgarritasuna hobetzea eta garraioaren eragina gutxitzea izango dira. Plana, hiru fasetan egingo da. Lehen fasean gaur egungo egoeraren analisia eta diagnosia egingo dira; bigarrengoan ekintza plana osatuko da; eta hirugarrengoan plana tramitatuko da.