Arana eta Aranagoikoa arteko irisgarritasuna hobetuko duen igogailuaren obrak hasiko dira

0
Arana eta Aranagaoikoa lotuko dituen igogailua egiteko obrak ostiralean bertan hasiko dira. Proiektuaren aurrekontua 416.489,87€koa izango da eta zortzi hilabeteko epea izango du enpresak obrak egiteko. Udalak aurrez inguruko bizilagunei aurrez eskerrak eman nahi dizkie pazientziagatik eta laguntzagatik; eta barkamena eskatu sortuko diren endredoengatik.

Arana eta Aranagoikoa arteko irisgarritasuna hobetuz herritarren bizi kalitatea hobetu asmoz egingo du igogailuaAzpeitiko Udalak. Iazko udazkenean aurkeztu zitzaien auzotarrei proiektua eta haien oniritzia jaso ostean leihaketa publikoa egin eta esleitu da kontratua. Construcciones Moyua SL enpresak egingo ditu obrak, ostiraletik aurrera. Irisgarritasuna hobetzeko udalak eginiko inbertsioa 416.489,87€koa izango da eta zortzi hilabeteko epean egin behrako ditu obrak.

Proiektuaren xehetasunak
Igogailua Aranagoikoako maldaren hasieran kokatuko litzateke eta bi solairu izango ditu. Bigarren solairuan, pasarela baten bidez auzoaren goikalderako pasoa egingo da. Ondoren, azken etxeetarako pasoa egokituko da, irisgarri izateko.