Desgaitasuna duten pertsonek beren gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntzak izan ditzaten beste pausu bat eman da

0

Diputatuen Kongresuak desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzeko lege-proiektua onartu du.

Lege berriak desgaitasunen bat duten pertsonei juridikoki jarduteko behar dituzten laguntzak ematen dizkie, hau da, desgaitasunik ez duten pertsonen gaitasun juridiko berdina aitortzen die. Horretarako, kontzeptu hauek ezabatu dira: ezgaitzea, guraso-ahal luzatua eta birgaitua, edo adinez nagusientzako tutoretza erakundea. Lege-proiektu honen beste berrikuntzetako bat da borondatezko laguntza-neurriek erabateko lehentasuna izango dutela judizialki ezar daitezkeenen aurrean.

Lege-proiektu honen bidez, ordenamendu juridikoa desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenera egokitzen da. Aldaketa handiena «laguntza» terminoak legedi berrian duen garrantzia da, funtsezkoa izango baita desgaitasunen bat duten pertsonek beren gaitasun juridikoa gauzatu ahal izan dezaten.