Euskal ekonomiaren termometroa 138,1ean kokatu zen apirilean, hazkunde sendoko eremuan . Kontuan izan behar da adierazle horrek urte arteko aldakuntza bat kalkulatzen duela eta alderaketa 2020ko apirilarekin egiten dela, aldi horretan jardueraren mugek termometroa amiltzea eragin baitzuten.
Espero izatekoa da datozen hilabeteetan adierazle horren maila apaltzea, balio txikiagoetan kokatuz . Oraingoz, monitorearen adierazle guztiak berdera igaro dira, kasu batzuetan, hala nola turismoari buruzkoak, ezohiko gehikuntza tasekin .