Fiturren jardunaldi profesionalak sektorearen susperraldia aurreratzen duten emaitzekin, datuekin eta pertzepzioekin amaitu dira

0
PRUEBA

Profesionalentzako jardunaldiak bukatuko dira Madrilgo FITUR azokan, non Euskadik bere standa izango baitu. Asteazkenetik aurrera, euskal profesionalek bilerak egin dituzte standean, aurten zabaldu den lan-eremuan.

Gainera, Euskadiko hainbat tokiren eta erakunderen aurkezpenak egin dira, baita Javier Hurtado sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko ordezkariak ere.

Daniel Solana Basquetour-eko zuzendaria pozik agertu da aurten azoka nola egin den ikusita, nahiz eta pandemiaren ondorioz hartu beharreko segurtasun eta osasun neurriek zailtasunak eragin arren standaren eta egunotan egindako jardueren antolaketan.

Euskadiko baliabide turistiko handienetako bat, Añanako Gatz-Harana, aurkezteko balio izan du jardunaldiak, baita Inver-free stylen zuzeneko emanaldia ikusteko ere. Hauxe baita Barakaldoko Endika Gutiérrez Sánchez Ocaña hip-hop abeslariaren izen artistikoa. Redbulleko 2014ko “Batallas de Gallos” lehiaketako nazioarteko txapelduna eta beste lau edizioetako finalista ere dena, zuzenean arituko ziren bertan.