Zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinen bizi baldintzak hobetzeko hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Malen etxeak

0
PRUEBA
Azpeitiko Udalak eta Malen Etxea Elkarteak hitzarmena sinatu berri dute, zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinen zerbitzura izango den udal etxebizitza baten lagapena egiteko. Hitzarmen horren baitan, udal jabetzako etxebizitza bat utziko zaie Azpeitian zein inguruetan bizi diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinei aterpe emateko. Izan ere, emakume horiek une jakin batean lanik gabe eta bizitorik gabe gera daitezke, zaintzen duten pertsona hil edo egoitza soziosanitario batera joan delako. Beste lan bat bilatu bitartean izango dute erabilgarri etxebizitza.

Udal berdintasun planaren baitan, emakume etorkinen kolektiboari gizarteratzeko eta laneratzeko baliabideak eskaintzeko programak abian jartzea jasotzen du, eta bide horren baitan sinatu da hitzarmena.

“Zaintzan lanean aritzen diren emakumeak une jakinetan lanik gabe eta bizitokirik gabe, oso egoera ahulean gelditzen dira. Emakume horiek egoera horietan babestea eta beraien bizi kalitatea hobetzea lortu nahi da hitzarmen honen bidez”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Malen Etxeko Harrera Etxeen helburua emakume etorkinen ahalduntzerako eta laneratzeko ingurune seguruak sortzea da; izan ere, migrazio-izaerarekin lotutako hainbat faktore direla eta, ahultasun-egoeren eta lan-esplotaziorako arriskuaren eraginpean daude. Horrela, Azpeitiakoa bezalako harrera etxeek etorkizuna proiektatzeko, prestatzeko eta lana baldintza duinetan bilatzeko aukera ematen duten espazio bihurtzen dira.