Gobernu Kontseiluak 350.000 euroko partida onartu du gaur Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko. Diru-laguntza hauen helburua sare honetako liburutegiek dituzten tresnak modernizatzea da, 198 udalerritan kokatutako 297 liburutegik baino gehiagok osatzen baitute sarea.
Deialdi hau liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, toki-erakunde eskudunei eta udal-liburutegi publikoen arloan eginkizunak esleituta dituzten udal-erakundeei zuzenduta dago.
Laguntza hauen bidez, hardware edo euskarri fisikoak, softwareak edo euskarri logikoak edo telekomunikazioak erosteko edo instalatzeko diru-laguntzak eman ahal izango dira.
Aurreko deialdian 97 udalek jaso zituzten laguntza horiek.