Lanbidek 2 milioi euro bideratuko ditu Lanbide maskulinizatuetan emakume langabeak kontratatzeko

0

Gaur, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2 milioi euroko laguntza-programa baten deialdia onartu du. Deialdiak xede du proiektuak sustatzea emakume langabeak lanbide maskulinizatuetan prestatzeko eta kontratatzeko. Gainera, batetik, 10,5 milioi euroko deialdia egin du laneratze-enpresak sortu eta mantentzeko; bestetik, 11,5 milioi euroko deialdia orientazio profesionaleko ekintzetarako; eta, azkenik, 3,7 milioi euro ekintzaileei laguntzeko.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua buru izan duen bilera batean, Kontseiluak erabaki du diru-laguntzen lehen deialdiari 2 milioi euro ematea. Deialdiak xede du proiektuak sustatzea emakume langabeak lanbide maskulinizatuetan prestatzeko eta kontratatzeko, hala nola industrialean (non, lanpostu desberdinak betetzeaz gain, soldatak handiagoak izaten diren). Ekimen berritzailea da, eta lehendakariordeak hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da, soldata-arrakala murrizteko, emakumeek erantzukizuneko eta hobeto ordaindutako lanak bete ahal izateko eta lan-eremuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko.

Gainera, 10, 5 milioi onartu dira laneratze-enpresak sortzeko eta mantentzeko. Gizarteratze-enpresak dira erakunde pribatuak, toki-erakundeak eta tokiko edo eskualdeko garapen-agentziak, eta gizarte-desabantailako edo bazterketako egoeran dauden kolektiboak lan-merkatuan sartzea dute helburu. Horretarako, ikaskuntza-prozesu egokia egiten dute, eta, prozesu horretan, gizarte- eta lan-trebetasunak, oinarrizko prestakuntza, lan-kualifikazioa eta merkatuko ezagutzak lortzen dituzte, enplegagarritasuna hobetzeko.

Aparte, Lanbideren Kontseiluak  beste partida bat (11,5 milioi) onartu du, zeina orientazio profesionalera bideratua dagoena. Zerbitzu integrala da, eta helburu du erabiltzaileei laguntza ematea: batetik, beraien enplegagarritasuna hobetzeko; bestetik, karrera profesionala sustatzeko; eta, azkenik, kontratazioa errazteko edo autoenplegura bideratzeko.  Horretarako, banakako diagnostikoa zein profila egiten da, zertarako eta gaitasunak, prestakuntza, esperientzia, interesak eta balizko lanbide-aukerak identifikatzeko, bai eta enplegu-ibilbide pertsonalizatua diseinatzeko ere.

Halaber, beste partida bat onartu da (3,7 milioi) ekintzaileei laguntzeko eta autoenplegua sustatzeko. Laguntza horrek ekintzailetza-prozesuaren fase guztietan zehar iraungo du, eta laguntza- eta tutoretza-jarduerak ere hartzen ditu barne.

Gaur Lanbideren Administrazio Kontseiluak  onartutako aginduek bat egiten dute apirilaren 21eko bileran berretsitakoekin. Horiek 73,9 milioi euroko balioa dute. Eta bideratuta daude, alde batetik,  bai gazteen bai laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasunera; eta, beste aldetik,  Jaurlaritzaren eta gizarte-eragileen artean hartutako konpromisoei erantzutera (pandemiaren eraginpean dauden langileak babesteko).