Mañaria ibaian higatutako ibaiertzeko tarte bat zaharberritu da

0

URA- Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Mañaria ibaiaren ibaiertzeko zati bat – Ibaizabalen adarra – zaharberritu du Izurtza parean, Arbizolea industrialdearen parean, 2019an izan zen ibaiertzaren lerradura baten zabaltzea saihesteko. Lerradurak ibaiertza hondatuta utzi zuen, lurra eta landaredia galduta, eta higadurak ubidearen parean diren udal-azpiegiturei eragiteko arriskua zegoen.

Jarduketak 17.000 euroko aurrekontua izan du, gehi BEZa, eta Izurtzako Udalak eta Uraren Euskal Agentziak jabari publiko hidraulikoaren ibilgu eta ertzetan ibai-mantentze eta -zaharberritze lanak elkarrekin egiteko lankidetza-protokoloaren esparruan gauzatu da.

Lehen erribera eusten zuten eroritako bloke askatuak kentzeko lanak egin dituzte. Ondoren, ibaiertzeko lurra hondeatzeko eta sendotzeko lanei ekin zaie. Horretarako, harkaitz-ohantzean euskarriak sortu dira, enborrak gurutzatu dira eta espezie autoktonoak landatu dira.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du