Urkullu zerbitzu publikoaren kudeaketaren berrikuntza eta eraldaketa sustatzearen alde agertu da

0
Fuente: Irekia.
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakariak Q-epeak antolatutako Administrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuaren VIII. Biltzarra inauguratu du. Aurten formatu erdipresentzialean egin da, «Abangoardiako adimenak sektore publikorako» izenburupean.

Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian, Lehendakariak zerbitzu publikoaren kudeaketaren berrikuntza eta eraldaketa sustatzearen garrantzia azpimarratu du, herritarrengana hurbiltzeko, inbertsio teknologikoa egiteko, irisgarritasuna hobetzeko eta harreman digitaleko estilo berri bat bermatzeko ahalegina eginez. «Ulertzen dut arreta pertsonalaren eta administrazio digitalaren arteko «oreka» hori aurkitzeko beharra, «Humanismo Digitalaren” kontzeptua erreferentziatzat hartuta», adierazi du.

Zerbitzu publikoari dagokionez, herritarrek hurbiltasunean eta gardentasunean aurrera egitea eta kudeaketa, arreta eta emaitzak hobetzea eskatzen duten garaiotan, Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak hiru proiektu dituela aurrera egiteko: «Euskal sektore publikoaren legea», gobernantza hurbilago, elkarlanekoago, berritzaileago eta eraginkorrago baterako; «Gardentasunari eta herritarren parte-hartzearen legea», ebaluazioaren konpromisoa barne hartzen duena, eta «Enplegu publikoaren legea» pertsonen eta eraldaketa digitalaren ikuspuntutik aAdministrazioaren berritzea ekarriko dituena. «Administrazio publikoaren eraldaketa bultzatu behar dugu pandemia osteko garai berrira egokitzeko», adierazi du.

Lehendakariak, halaber, Administrazio publikoan, kudeaketa aurreratuaren konpromisoaren atzean dagoen ahalegina eta inplikazioa aitortu du: «Ez zarete zerbitzu ona ematearekin konformatzen, egunetik egunera hobetu nahi duzue».

Q-EPEA

Q-epea sarea 26 euskal entitate publikok osatzen dute, jakintza partekatzearen eta administrazio publikoa hobetzearen inguruan. Q-epea Biltzarra bi urtez behin egiten da, eta antolakunde horien topagune nagusia da, gai horietan interesa duenarentzat irekia, eta gune publikoaren kudeaketaren berrikuntza eta eraldaketa sustatzen dituena.