Santa Luzia errekan URAk zuhaitz eta adarrek buxatutako ibai-tarte bat askatu du

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, zuhaitz eta adarrek buxatutako ibai-tarte bat  askatu du Santa Luzia errekan, Gabiria parean.

Udalerriko udalak eskatuta egin da jarduketa, korronteak garraiatutako adarrez eta egurrez osatutako tapoi bat zegoela ohartarazi baitzuen. Tapoi hori ibilguan osatu da, ibilguaren erdian modu naturalean sortu zen zuhaitz baten aurka talka egitean.

Jarduketa horri esker, ibai-tarte horretan, ibilguak ura husteko duen ahalmena berreskuratu ahal izan da: ibaian gora uholde-arriskua murriztea bilatzen duen prebentzio-neurri bat, ibilguaren buxaduragatik ur-xafla igoaraztea saihesten baitu.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du