Ertzaintzan Pfizerren txertoaren bigarren dosi konbinatua jartzen hasiko dira

0

Eusko Jaurlaritza gaur goizean hasi da txertoaren bigarren dosi konbinatua jartzen Ertzaintzako agenteak Covid-19aren aurka babesteko eta inmunizatzeko. Osakidetzak Pfizer etxearen lehenengo 600 dosiak jarri ditu Segurtasun Sailaren eskura, eta datozen egunotan jarriko dituzte Saileko osasun-langileek Erandion, Oiartzunen eta Arkauten, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan. Ertzaintzan bigarren dosia jartzeko ordena lehenengo dosian jarraitutako bera izango da.

Osakidetzak 8.000 dosi jarriko ditu Segurtasun Sailaren eskura, osasun-protokoloetan sartzen den plantilla osoa txertatzeko:

  • Bigarren dosia AstraZeneca etxearen txertoaren lehenengo dosia hartu zuten 5.815 agenteei eta Akademiako 694 ikasleei (Ertzaintzako agente izateko nahiz udaltzaingoetako agente izateko ikasleei), eta gaurtik aurrera, beraz, Pfizer txertoaren bigarren dosia jarriko zaie, osasun-agintariek gomendatzen duten bezala.
  • Lehenengo eta bigarren dosia ezarritako osasun-protokoloetan sartu gabe zeudelako lehenengo dosia hartu ez zuten gainerako agenteei. Multzo horretan sartzen dira, adibidez, azken sei hilabeteetan Covid-19a gainditu dutenak, haurdun dauden emakumeak, ospitaleratuta dauden agenteak, bajan daudenak, etab.

BAIMEN INFORMATUA

Ertzaintzaren plantillako pertsonaren batek edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ikasleren batek ez badu Pfizer etxearen bigarren dosia hartu nahi, Osakidetzak haien esku jarriko duen baimen informatu bat sinatu beharko du eta horretarako prestatutako zerrendara pasatuko da, gainerako kolektiboetan egingo den bezala.