Paul Ortega, Anesvad Sariko epaimahaikide

0

Paul Ortega eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria, Anesvad sariko bukaera ekitaldian egon da epaimahaikide gisa. Bertan, saritutako erakundeek beren proiektuen zertzelada batzuk eman ahal izan dituzte.

Erakunde irabazleak honako hauek izan dira: VidesSur, Etiopiako landa-eremuetan sexu-indarkeria jasaten duten neskatilei arreta ematen dieten medikuei zuzendutako genero-prestakuntzagatik; Eki Fundazioa, Saharaz hegoaldeko Afrikako osasun-eskola eta zentroei argia ematen dieten eguzki-plakak instalatzeagatik; Medicus Mundi, Bolala NGbogo erizainaren pertseberantziari laguntzeagatik, Kongoko Errepublika Demokratikoko osasun zentro batean jarduten duen pertsona bakarra izanik, 9.000 biztanle artatzen ditu, eta Ventana a la diversidad erakundeari, Mexiko eta Guatemala arteko mugan dauden haurrek beren emozioei buru hitz egiteko errazten duen karta-joko bat sortzeagatik.

Izurritearen urtean, Anesvadek bere sariarekin aitortu nahi izan du Afrikan osasunerako eskubidearekin lotutako erakundeen lana; bereziki, ekintzailetza, iraunkortasuna eta berrikuntza kategorietan.