Espediente judizial elektronikoa, Euskadira iristetik hurbilago dago

0

Gaur goizean, Euskadik eta Nafarroak lankidetza teknologikorako hitzarmena sinatu dute Avantius softwarea, Nafarroako kudeaketa prozesaleko sistema, lagatzeko; horren bitartez, EAEko administrazioa Espediente Judizial Elektronikoa erabiltzen hasi ahal izango da. Sistema berri horren bidez, izapide judizialak arinduko dira eta profesionalak zein herritarrak, oro har, onuradun izango dira.

Gainera, Avantius sistema Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak baliozkotu du, espediente judizial elektronikoa ezarrita duten justizia-administrazioetan erabiltzeko nahitaezko sistema gisa.

Metodologia berri hori Justizia Digitalaren Planaren ardatzetako bat da, eta Justizia «arina, eraginkorra eta digitalizatua» bilakatzea du xede.