Mugikortasun planean, inkesta bidez, ekarpena egiteko azken egunak Azpeitin

0
Mugikortasun Plana osatzeko herritarren ekarpenak jasotzeko online inkesta abian da udal webgunean. Ostiralera arte, ekainaren 4a bitartean izango da inkesta osatzeko aukera.

Azpeitiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana berritzen ari da udala. Plan horren bidez, etorkizuneko mugikortasun politikak planifikatzea da helburua. Horregatik, herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko baliabideak jarri ditu.  Alde batetik, herriko eragile desberdinetako pertsonengana joko du; eta, bestetik, herritar norbanakoek beren ekarpena egiteko inkesta egiteko aukera ere du abian.

Datorren hilaren 4ra arte, ostiralera arte, udal webgunearen bidez herritar guztiek online inkesta betetzeko aukera izango dute. Azpeitiko Udalak, herritarrak animatu nahi ditu beren ekarpena egitera, hala, mugikortasun plan hobea osatu eta denontzako Azpeitia egiten jarraitzeko.

Mugikortasun planaren bidez, finean, Azpeitian bizi, lan egin edo bere aktibitatea garatzen dutenen bizi kalitate hobea bermatzen dira.